domingo, 21 de diciembre de 2014

SORGIN

Pertsonai gaizkilea, eskuharki emakumezkoa, gauez akelarretanDeabruarekin batzartu ohi dena bere antzeko hainbesterekin batera. 
Bere esku-hartze gaiztoari egoki arazi ohi zaizkio hainbat ezbehar, hala nola uzta galtzeak, ola eta errota hondatzeak, umeheriotzak, gaixotasun eta begizkoak, itsasontzi hondoratzeak, e.a. Hainbat animaliaren itxura har dezakeela uste ohi da. 
Era zabalago batean, gaizto eta ez-kristautzat jotzen diren hainbat pertsonaia deskribatzeko balio izan du baita ere: Mari, jentilak, lamiak, e.a.

Sorginak Deabruarekin batzartzen direnean Akelarrean hura gurtu, harekin dantzatu eta era guzietako lizunkerietan ibiltzen direla esan ohi da. 
Hainbat leku jo ohi dira honelako topalekutzat: Zugarramurdiko Akelarrea, Ataungo Mandabieta zubia, Garaigorta haitza Orozkon, Petralanda Diman, Abadelaueta Etxaguenen edo Ameztoietako mairubaratza (cromleach) Oiartzunen.

____________________________________________________

Personaje malvado, habitualmente femenino, que acostumbra a reunirse con sus semejantes por las noches en el aquelarre
Se cree que son debidas a su malvada intervención desgracias tales como la pérdida de cosechas, las averías de ferrerías y molinos, la mortandad infantil, ciertas enfermedades y aojamientos, los naufragios, etc. También se cree que pude metamorfosearse en diversos animales. 
En un sentido más general, se usa esta denominación aplicada a cualquier personaje considerado malvado y no-cristiano: Mari,jentiles, lamiñas, etc.
Cuando las sorginas se reúnen con el Diablo en el aquelarre, se dice que lo adoran, bailan en su honor y se entretienen en toda clase de juegos libidinosos. 
Se conocen numerosos lugares donde supuestamente se celebran dichos aquelarres: citamos entre otros el akelarre (prado del macho cabrío) de Zugarramurdi, el puente Mandabieta de Ataun, la peña Garaigorta de Orozko, el llano de Petralanda en Dima, los llanos de Abadelaueta en Etxagüen o el crómlech de Ameztoieta en Oiartzun.



jueves, 13 de noviembre de 2014

MAITASUNAREN GARAIPENA / EL TRIUNFO DEL AMOR

Maitaleen beste aldean figura ilun bat dago, orainarte jeloskortasunari egotzitakoa baina duela gutxi sifilisaren pertsonifokazio gisa identifikatua.
Gaixotasun hau mundu berritik sartu zen Europara, 1500. urtean epidemia larri bihurtu zelarik.
____________
Al otro lado de los amantes se halla una figura oscura que se había atribuido a los celos, pero que recientemente se ha identificado con la personificación de la sífilis.
Esta enfermedad fue introducida en Europa desde el nuevo mundo llegando a convertirse en grave epidemia en 1500.



viernes, 26 de septiembre de 2014

MKJ 2014

Datorren ostiralian, urriak 3, Maritxu Kajoi (txikiteruen zaindarixa) eguna zelebretan da Arrasaten 1977txik.
Tradiziñua da egun honetan dotore janztia soineko ta trajiekin.
Hemen doiez ba estilo dotoriau bat emuteko konplementuak!

________________________________________________________

El próximo viernes, 3 de octubre, se celebra en Mondragón el día de Maritxu Kajoi (patrona de los txikiteros) desde 1977.
Es tradición este día vestirse de gala con vestidos y trajes.
Aquí van unos complementos para dar ese toque más elegante!







miércoles, 24 de septiembre de 2014

SORGINETXE TRIKUHARRIA

Hilobi-monumentu hau, neolitar garaian, Kristo aurreko 2500 urte aldera eraiki zuten inguruko bizilagunek (abeltzainak ziren gehienak) beren ahaideak lurperatzeko. 

Lurperatuen burua ekialderantz norabidetuta zegoen, badirudi eguzkiari gurtzan.

Euskal Herrian egoera onenean dagoen monumentu megalitikoetako bat da Arrizabalagako Sorginetxe trikuharria.


Kareharrizko sei harrik osatzen dute: bost bertikalean jarrita daude, eta denak estaltzen dituena 2,3 metroko garaieran dago.

_____________________________________________________

Monumento funerario, de la era neolítica, construido alrededor de los años 2500 antes de cristo por los residentes de los alrededores (la mayoría de ellos agricultores) para enterrar a sus familiares. 

La cabeza del difunto dirigida hacia el este parecía adorar al sol. 

El Sorginetxe de Arrizabalaga es el monumento megalítico que en mejor estado se encuentra en Euskal Herria. 

Se compone de seis piedras calizas: cinco dispuestas verticalmente, y uno que tapa todo a 2,3 metros de altura.



lunes, 15 de septiembre de 2014

Mateo Txistu

Tolosa aldean, batzuek diotenez, beste batzuek Ataunen gertatu zela baitiote, eta beste zenbaitek Oiartzunen, ba omen zen aspaldiko garaietan apaiz bat, parrokia baten ardura zuena. Ez zuen zeregin handirik izaten bere karguari zegozkionetatik kanpo; mezak, bataioak, hiletak... eta horrela, nahiko asti izaten zuen gogokoen zuen zaletasunerako: ehizarako.
Bere auzotar eta parrokiarrek “Mateo Txistu” izengoitia jarri zioten, denentzat ezagunak baitziren harrapakin baten bila atera behar zuenean bere txakurrei deitzeko egiten zituen txistuak. Denek aipatzen zuten irriz eta barrez apaizaren zaletasun hori, baina, bestalde, ez zitzaion bestelako biziorik ezagutzen.
Egunak eta urtaroak aurrera zihoazen. Herriaren eta biztanleen bakea ezerk asaldatzen. Baina egun batez, giza arimaren ahuleziaren bila ibiltzen den deabrua azaldu zitzaion Mateo Txisturi, zaldun adeitsu baten itxuran. Baina Mateo, ez baitzen hain zuzen ere tontoa, berehala jabetu zen hain gizon dotorearen benetako nortasunaz.
  • Zer nahi duzu gaizkile? - galdetu zion bat-batean.
  • Nik? Ezer ez. - erantzun zion deabruak, harriturik.
  • Zertarako zaude hemen, hortaz?
Eta barrez, Mateok txistu egin zien txakurrei, bere eskopeta hartu eta deabruaren begi bistatik desagertu zen inguruko baso batean sartuz.
Deabruari barregarri geratu zela iruditzen zitzaion, herriko apaiz inozo batek ezagutu egin baitzuen. Lotsarazitako deabrua oso arriskutsua da, haren mendekua beldurgarria izaten baita. Isekaren mendekua nola hartu pentsatzen eman zituen zenbait egun eta azkenean aurkitu zuen era egokia.
Igande batean, Mateo mezaren erdi-erdian zegoela, sakristiako atetik erbi zuri baten muturra azldu zen; sakristian zeuden, gainera, apaizaren txakurrak, jabearen zain. Erbia ikusi zuten bezain laster belarriak jaso eta zaunka bizian hasi ziren.
Mateok une batez Meza eten eta begirada bat bota zuen sakristiako aterantz hainbesteko iskanbilaren arrazoia jakin nahian. Hura ezustekoa sakristiako ate-atean erbia zutik eta tente ikusi zuenean, bere bila joateko gonbidatzen ari bailitzan. Mateok ez zuen luzaroan pentsatu, Meza bertab behera eten, eliztarrak txundituta utzi eta eskopeta eta txakurrak harturik, erbiaren atzetik abiatu zen.

Geroztik ez zen haren berririk izan. Ez zen inoiz itzuli. Hala ere, harrezkero jende askok sumatu du Mateo Txistu bere txakurrei txistuka; beste batzuek txakurren zaunka tristeak entzun izan dituzte, eta gau garbi batzuetan apaiza, txakurrak eta erbiaren siluetak ere igartzen dira ilargi betearen argitara, beren amaierarik gabeko joan-etorrian.




jueves, 5 de junio de 2014

GORRA GEHIAGO!!! / ¡¡¡ MÁS GORRAS!!!

Mundumira jaialdiko arrakastaren ondoren, gorra berriak egin behar datorren feriarako!
Ekainak 13an Arrasateko Biteri plazan egongo gara Ikastolen jaialdia dela eta. Animatu!



Tras el éxito de Mundumira, ¡teniendo que hacer nuevas gorras para la próxima feria!
El 13 de junio estaremos en la plaza Biteri de Arrasate por la fiesta de las Ikastolas. ¡Animaos!



lunes, 26 de mayo de 2014

MUNDUMIRA 2014

Aupa jente!!

Astebukaera hontan ospatuko da Arrasaten (Gipuzkoa) Munduko Kulturen Jaialdixa ta gu be bertan egongo gare!

3 egunetan ziher ( eguakotxa, sapatua ta domeka) danetik egongo da: mendi bizikleta martxak, ekoferixia, kontzertuak,... ta gu be!!!

Orduan badakitzue, danok zauze gonbidauta ta animau etorten!

_________________________________________________________________


Este fin de semana se celebrará en Arrasate (Guipuzcoa) La Fiesta de las Culturas del Mundo y nosotrxs también participaremos!

Durante 3 días ( viernes, sábado, domingo) habrá de todo: marchas en montain bike, ecoferia, conciertos,... y nosotrxs también!!!

Así que ya sabéis, estáis todxs invitadxs y animáos a venir!



http://www.mundumirafesta.com/2014/


BILDUMA BERRIA / NUEVA COLECCIÓN

Eta UDA inguruan dela eta, hemen daukazue JOWON gorren bilduma berria!!

Y con el VERANO cerquita, !! Aquí tenéis la nueva colección de gorras JOWON!!






martes, 21 de enero de 2014

DENDETAN / EN TIENDAS

Bartzelonan Montana dendan 
https://www.facebook.com/montanashopbarcelona?ref=ts&fref=ts  

Orihuelan (Alikante) Zenia Inc. tatuaje estudioan
https://www.facebook.com/cczeniaboulevard?ref=ts&fref=ts

Arrasaten (Gipuzkoa) Nothing Without dendan 
http://nothingwithout.com/

ere JOWON diseinuko gorrak dituzue eskuragarri.

__________________________________________________

En Barcelona en la tienda de Montana 

https://www.facebook.com/montanashopbarcelona?ref=ts&fref=ts

En Orihuela (Alicante) en el estudio de tatuajes Zenia Inc.
https://www.facebook.com/cczeniaboulevard?ref=ts&fref=ts

En Arrasate (Guipuzcoa) en la tienda Nothing Without
http://nothingwithout.com/

también disponéis de gorras con diseños JOWON.

lunes, 20 de enero de 2014

BEHERAPENAK / REBAJAS

BEHERAPENAK!

Bilduma berriaren zain, badatoz urtarrileko beherapenak!
Gorra bakoitza 12 eurotan (bidalketa gastuak barne).



¡¡REBAJAS!!

A la espera de la nueva colección, llegan las rebajas de enero!Por 12 euros la gorra (gastos de envío incluidos).