viernes, 26 de septiembre de 2014

MKJ 2014

Datorren ostiralian, urriak 3, Maritxu Kajoi (txikiteruen zaindarixa) eguna zelebretan da Arrasaten 1977txik.
Tradiziñua da egun honetan dotore janztia soineko ta trajiekin.
Hemen doiez ba estilo dotoriau bat emuteko konplementuak!

________________________________________________________

El próximo viernes, 3 de octubre, se celebra en Mondragón el día de Maritxu Kajoi (patrona de los txikiteros) desde 1977.
Es tradición este día vestirse de gala con vestidos y trajes.
Aquí van unos complementos para dar ese toque más elegante!







miércoles, 24 de septiembre de 2014

SORGINETXE TRIKUHARRIA

Hilobi-monumentu hau, neolitar garaian, Kristo aurreko 2500 urte aldera eraiki zuten inguruko bizilagunek (abeltzainak ziren gehienak) beren ahaideak lurperatzeko. 

Lurperatuen burua ekialderantz norabidetuta zegoen, badirudi eguzkiari gurtzan.

Euskal Herrian egoera onenean dagoen monumentu megalitikoetako bat da Arrizabalagako Sorginetxe trikuharria.


Kareharrizko sei harrik osatzen dute: bost bertikalean jarrita daude, eta denak estaltzen dituena 2,3 metroko garaieran dago.

_____________________________________________________

Monumento funerario, de la era neolítica, construido alrededor de los años 2500 antes de cristo por los residentes de los alrededores (la mayoría de ellos agricultores) para enterrar a sus familiares. 

La cabeza del difunto dirigida hacia el este parecía adorar al sol. 

El Sorginetxe de Arrizabalaga es el monumento megalítico que en mejor estado se encuentra en Euskal Herria. 

Se compone de seis piedras calizas: cinco dispuestas verticalmente, y uno que tapa todo a 2,3 metros de altura.



lunes, 15 de septiembre de 2014

Mateo Txistu

Tolosa aldean, batzuek diotenez, beste batzuek Ataunen gertatu zela baitiote, eta beste zenbaitek Oiartzunen, ba omen zen aspaldiko garaietan apaiz bat, parrokia baten ardura zuena. Ez zuen zeregin handirik izaten bere karguari zegozkionetatik kanpo; mezak, bataioak, hiletak... eta horrela, nahiko asti izaten zuen gogokoen zuen zaletasunerako: ehizarako.
Bere auzotar eta parrokiarrek “Mateo Txistu” izengoitia jarri zioten, denentzat ezagunak baitziren harrapakin baten bila atera behar zuenean bere txakurrei deitzeko egiten zituen txistuak. Denek aipatzen zuten irriz eta barrez apaizaren zaletasun hori, baina, bestalde, ez zitzaion bestelako biziorik ezagutzen.
Egunak eta urtaroak aurrera zihoazen. Herriaren eta biztanleen bakea ezerk asaldatzen. Baina egun batez, giza arimaren ahuleziaren bila ibiltzen den deabrua azaldu zitzaion Mateo Txisturi, zaldun adeitsu baten itxuran. Baina Mateo, ez baitzen hain zuzen ere tontoa, berehala jabetu zen hain gizon dotorearen benetako nortasunaz.
  • Zer nahi duzu gaizkile? - galdetu zion bat-batean.
  • Nik? Ezer ez. - erantzun zion deabruak, harriturik.
  • Zertarako zaude hemen, hortaz?
Eta barrez, Mateok txistu egin zien txakurrei, bere eskopeta hartu eta deabruaren begi bistatik desagertu zen inguruko baso batean sartuz.
Deabruari barregarri geratu zela iruditzen zitzaion, herriko apaiz inozo batek ezagutu egin baitzuen. Lotsarazitako deabrua oso arriskutsua da, haren mendekua beldurgarria izaten baita. Isekaren mendekua nola hartu pentsatzen eman zituen zenbait egun eta azkenean aurkitu zuen era egokia.
Igande batean, Mateo mezaren erdi-erdian zegoela, sakristiako atetik erbi zuri baten muturra azldu zen; sakristian zeuden, gainera, apaizaren txakurrak, jabearen zain. Erbia ikusi zuten bezain laster belarriak jaso eta zaunka bizian hasi ziren.
Mateok une batez Meza eten eta begirada bat bota zuen sakristiako aterantz hainbesteko iskanbilaren arrazoia jakin nahian. Hura ezustekoa sakristiako ate-atean erbia zutik eta tente ikusi zuenean, bere bila joateko gonbidatzen ari bailitzan. Mateok ez zuen luzaroan pentsatu, Meza bertab behera eten, eliztarrak txundituta utzi eta eskopeta eta txakurrak harturik, erbiaren atzetik abiatu zen.

Geroztik ez zen haren berririk izan. Ez zen inoiz itzuli. Hala ere, harrezkero jende askok sumatu du Mateo Txistu bere txakurrei txistuka; beste batzuek txakurren zaunka tristeak entzun izan dituzte, eta gau garbi batzuetan apaiza, txakurrak eta erbiaren siluetak ere igartzen dira ilargi betearen argitara, beren amaierarik gabeko joan-etorrian.